Hangzhou badia
Hangzhou badia | |
---|---|
Mota | badia eta Itsas uraren hargune |
Geografia | |
Koordenatuak | 30°17′07″N 120°55′26″E / 30.2852°N 120.924°E |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Zhejiang |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hangzhou badia (txinera tradizionalez: 杭州灣; txinera sinplifikatuz: 杭州湾; pinyinez: Hángzhōu Wān) Ekialdeko Txinako itsasoaren mendebaldean dagoen badia da, Zhejiang probintzia eta Shanghai udaltasunaren artean.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hangzhou badia, Txinako Herri Errepublikaren erdialde-ekialdean dago, iparraldean Shanghai udaltasuna dago eta hegoaldean Zhenjiang probintzia. Mendebaldeko muturrean, badiari izena ematen dion Hangzhou hiria dago.
Qiantang ibaia badian isurtzen ditu bere urak.
Hangzhou Badiako zubia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badia iparraldetik hegoaldera zeharkatuz, Hangzhou badiako zubia dago, 2007ko ekainaren 14ean bi aldeak bat egin, eta 2008ko maiatzaren 1ean zabaldu zuten. Munduan dagoen bigarren zubirik luzeena da eta Zhejiang ekialde eta Shanghai hiriaren arteko distantzia 400 kilometrotik 80 kilometrora murrizten du.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |